Ohiko Galderak

Estropatada urtero Bilbon WOP fundazioak antolatzen duen Wopato jasangarritasunen lasterketa bat da eta familia festa handia. Bere onura guztiak gaixotasun neurodegeneratiboen borrokara bideratzen dituena.

Gainera, WOP-ek egiten duen gizarte lana ezagutu nahi baduzu, klikatu hemen.

IX Estropatada 2021eko urriaren 3an ospatuko da Bilbon (Itsasmuseum-eko zabalgunean).

Ekitaldiaren eta jaiaren baldintzak une horretan osasun agintariek ezartzen dituzten neurrien araberakoak izango dira.

Webgune honetan eta sare sozialetan guztiaren berri emango dugu. Harpidedun ere egin zaitezke hemen klikatuz, gure berri guztiak jasoz.

Tiketak, 5 euro-gatik salmentan, gaixotasun neurodegeneratiboen aurka borrokatzeko minutuak sortzera bideratzen dira WOP fundazioaren bitartez. Tiketak erostera animatzen diren pertsona guztiak ari dira bataila honi minutuak gehitzen

Gainera, Estropatadako tiketarekin WOPATO jasangarrien lasterketa original eta dibertigarri batean parte hartzen duzu eta sari bikainak irabaz ditzakezu zure WOPATOA irabazleen artean badago. Eta sorterik ez baduzu? Gorde tiketa, trukatu ahal izango duzulako (hilabeteko epea duzu ekitaldiaren egunatik).

Saririk irabaziz edo ez, txartel hauek erosiz DENOK IRABAZTEN DUGU, elkarrekin ikerketa, osasuna eta zientzia minutuak batzen ari garelako.

Estropadari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo ekitaldiaren Oinarri eta Baldintzetara. Eta zalantzarik baduzu, idatzi info@wopato.com helbidera.