Zer da Estropatada?
Estropatada WOP-ek antolatutako ekitaldia da, 2013 urtean Bilbon hasi zena. Urtero Itsasadarrean ospatzen den WOPato geolokalizatuen lasterketa originala, streaming-eko telebista programa baten bidez jarrai daitekena.
Lasterketa paregabe hau, familia giroko festa harrigarria da ere (jolasak, gastronomia, zuzeneko musika …), Iruñean ere ospatu da eta eboluzionatzen joan da. 2021az geroztik, lasterketako wopatoak landare-jatorriko materialez egindako bioahateak dira.
Historia pixka bat…

2013 – 2018 urteak
Gomazko WOPato hiru modelo ezberdin egiten dira

2019 – 2020 urteak
Ohiko ahatetxoen ordez elementu jasangarri bat sartzen dugu lasterketko protagonista bezalaa: pinaburuak

2021 urtea – Gaur arte
I+Gko urteen ondoren, landare-jatorriko materialekin egindako munduko lehen bioahateak argia ikusten dute

2022 urtea
Lehen WOPato birtualak iritsi dira EstropatadAPP aplikazio mugikorrera
2022urtean, ekitaldiak hamargarren edizioa ospatu zuen Bilbon, eta mundu birtualera heldu zen EstropatadAPP aplikazioaren eskutik.
WOPek bere APP propioa garatu zuen, itsas korronteek denbora errealean bultzatuta ozeanoetan igeri egin zuten ahate birtualak online lehiaketa honetan. Ekitaldi birtuala, bakarra munduan … eta seguraski aurten berriz errepika dezakeguna.