WOP Challenge 2024 | Walk

WOP Challengeko WALK modalitatea trekking erreleboka abentura handia da. Proba 2 eta 8 pertsona arteko taldeka egiten da, 50 kilometroko ibilbidearekin eta 5 etapatan banatuta.
Irteera Getxotik egiten da, eta Bizkaiko leku harrigarrienetako batzuetatik igarotzen da. Horri esker, parte-hartzaileek esperientzia paregabea biziko dute bikaintasuneko erakunde baten esparruan eta erronka sozial kolektibo batekin.

 Data: 2024ko urriak 6

 Irteera-lekua: Getxoko Portu Zaharra | 8:30

 Argibideak:

  • Walk | Trekking
  • Taldearen tamaina: Gutxienez 2 eta gehienez 8 pertsona
  • WALK modalitatea taldeka txandaka egiten da, track ofizialari jarraituz, txipa irteeratik helmugara eramanez
  • Taldeko hainbat lagunek elkarrekin egin ditzakete erreleboak
  • Txandak taldeak nahi duen ibilbideko edozein tokitan egiten dira
  • Parte-hartzaileek kontrol/hornidura puntuetatik igaro beharko dute, denborak eta segurtasuna kontrolatzeko (antolaketa-kontrola)
  • Parte-hartzaileek 16 urtetik gora izan behar dute. Adingabeen kasuan, tutore arduradunaren baimena aurkeztu beharko dute.

  Taldeen izen emateak:

  • Prezioa:
    • 90 euro (2024ko otsailaren 1etik 2024ko ekainaren 26ra)
    • 100 euro (2024ko ekainaren 27tik inskripzioak itxi arte)
+15€ talde bakoitzeko, nahitaezko istripu-aseguruaren kontzeptu giza
  • Dortsalak jasotzeko eta lasterketan parte hartzeko, izena emateaz gain, talde guztiek 0. Etapa bete beharko dute. Etapa honetan, gutxienez, 600 borroka minutu sortu behar dira gaixotasun neurodegeneratiboen aurka, Estropatadaren 60 tiket (gutxienez) salduz edo gutxienez 220 €-ko diru-ekarpena eginez.
    0 etapa osatzeko gutxieneko kopurua ordaintzeko epemuga dortsalak jasotzen diren eguna izango da (2024ko iraila).

Ostatua, hegaldiak eta transfer-ak:

  • WOP Challenge agentzia ofizialak akordio oso onak lortu ditu inguruko ostatuekin. Galde iezaguzu

WOP Challenge 2024 Walk

GPX eta ibilbidearen eta kontrol/hornidura puntuen informazioa

*Ibilbideak aldaketak izan ditzake

WOP Challenge 2024 Walk

GPX eta ibilbidearen eta kontrol/hornidura puntuen informazioa

*Ibilbideak aldaketak izan ditzake