Turismo Aktiboa

Bilbo erdigune gisa hartuta, bai eta bere inguruan Bizkaian zehar dauden mendi eta kostaldea, kirol-abentura handi honen ibilbidea lurralde honetako leku esanguratsuenetako batzuetatik igarotzen da, eta horiek ezagutzera gonbidatzen zaitugu.

Natura, artea, kultura, gastronomia eta beste osagai asko zure zain daude.

Guggenheim Bilbao, Baltzolako haitzuloak, Urkiolako parke naturala, Bolunzulo, Santimamiñeko haitzuloa, Gernika, Urdaibaiko erreserba naturala, Gaztelugatxe, Lemonizko zentral nuklear zaharra, Gorlizko itsasargia, Barrikako flysch-a, Aizkorriko itsaslabarrak, Algortako portu zaharra, Bizkaiko zubia edo Burdin Mendietako bide berdea dira WOP Challenge Bilbao-Bizkaiaren ibilbidetik gertu dauden leku interesgarrietako batzuk.

 Gorka Vega Barbero -ren argazkiak © eskubide guztiak erreserbatuta