Zuk duzu boterea!

Gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako borroka honetan laguntzeko, gure lana bultzatzeko modu desberdinak dituzu

Zure enpresa gure markarekin identifikatzen al da?

Gure balioekin? Zure Erantzukizun Sozial Korporatiboan (ESK) eta zure taldean eragina duen ekintza bat dugu zuretzat. Bultzatu gure proiektua: egin zaitez amiWOP enpresa!

Dagoeneko enpresa askok erabakitzen dute gure jarduera bultzatzea, eta, gainera, ekintza hori baliatzen dute giza baliabideetan lan egiteko tresna gisa.

Gurekin bat egingo duzu? Hemen, gainera, denok irabazten dugu, ekarpen horrek nabarmen deszergapetzen baitu Sozietateen gaineko Zerga.

Adibidez: Bizkaian, Ogasunak ekarpenaren % 30 itzultzen du. Zure enpresak 1.000 €ematen baditu, 300 €itzuliko dizkizute.

Interesgarria, ezta? Informa zaitez gurekin harremanetan jarriz edo bete orri hau eta deituko dizugu:

  • Arduraduna: The Walk On Project Fundazioa
  • Helburua: Zurekin harremanetan jartzea, WOP-en enpresa lagun egin zaitezen errazteko
  • Legitimazioa: Zure baimena, botoia markatuta
  • Hartzaileak: Sarenet-en web-zerbitzariak (web honen egungo hosting-a)
  • Eskubideak: Zure datuak eskuratzea, zuzentzea, mugatzea edota ezabatzea
  • Informazio gehigarria: Datuen babesari buruzko xehetasun guztiak pribatutasun-politikan

Zure diru-ekarpenak gure jarduera eta helburu sozialak bultzatzen ditu: balioetan heziketa, ikerketa medikoaren aldeko gizarte-kontzientzia sortzea eta gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako terapietan ikerketa-proiektuak finantzatzea.