Izen eman taldekako kirol abentura paregabe honetan

Bizkaia ezagutu modu ezberdinean

Talde guztiek egin behar duten 19 etapatako errelebo-proba liluragarria.

Data: 2021 Urriak 2-3

Irteera ordua: 16:00h

Parte-hartzaileak taldeko:

  • 2 eta 12 pertsona bitartean
  • Bi generoetako kideak egon behar dira (gutxienez, gizon bat eta emakume bat talde bakoitzean)
  • Parte-hartzaile guztiak adin nagusikoak izan behar dira

Talde izena ematea: *

  • 230€ (2021eko uztailaren 31ra arte)
  • 260€ (2021eko abuztuaren 1etik 2021eko irailaren 15era)

Talderik gabeko runner-a” izena ematea: *

  • 28€ (2021eko abuztuaren 31ra arte)
*Parte-hartzaileek egun baterako derrigorrezko istripu-asegurua izan beharko dute. Hori kontratatzeak inskripzioaren salneurria pertsonagaz 3€ garestiagoa izatea eragingo du, berdin da noiz ematen duzun izena.

Eta gainera taldeko helburua

Neuroendekapenezko gaixotasunen aurka borrokatzeko minutuak sortu.

WOP Fundazioak, proba antolatzen duen erakundeak, honako helburu hauek ditu: neuroendekapenezko gaixotasunen aurkako terapien ikerkuntza sustatu, eta gaixotasun horiek dituzten pertsonen errealitatea zabaldu eta horri buruz sentsibilizatu. WOP Challenge-ak aurreko helburuak lortu nahi ditu. Horregatik, erronka hau ezarri die taldeei, gaixotasun horien aurka ikerketak egiteko eta borrokatzeko minutuak lortu, hain zuzen ere.

Horretarako, talde bakoitzak minutu horiek eskaini ahal izango ditu Estropatada Bilbao 2021-eko txartelak salduz (Bilboko Itsasadarrean egiten den ahate-lasterketa da, WOP Fundazioak antolatuta). Talde bakoitzak saltzen duen Estropatada-txartel bakoitzeko, gaixotasun hauen aurkako borrokarako 10 minutu gehituko dira. Guztizko minutu-kopurua web orrialde honetan argitaratuz joango da denbora errealean, eta jakinaraziko da proba amaitzean.

Talde batek 5 txartel saltzen dituen bakoitzeanprobaren amaierako markara minutu bateko denbora-saria emango zaio, amaierako sailkapenari begira.

Xehetasun guztiak probaren araudian aurkituko dituzu.

ARAUDIA IKUSI