JARDUERA
ILDOAK
Askok ‘ahateenak‘ deitzen gaituzte, Estropatadagatik. Baina badakizu gauza asko egiten ditugula? Musika, kirol eta gizarte-ekitaldi handiak antolatzen ditugu, besteak beste. Eta onena: bozgorailu bat dira gure ametsa are urrunago iristeko eta gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako zientzia-minutuak batzen jarraitzeko. Begira zer egiteko gai garen:

ZIENTZIA, HITZALDIAK ETA SENTSIBILIZAZIOA
KONFERENTZIAK
MIKEL RENTERIA
Gure sentsibilizazio tresnen artean, Mikel Renteria WOPen sortzaile eta zuzendariak hezkuntza, enpresa eta gizarte foro ezberdinetan ematen dituen hitzaldi ugariak nabarmentzen dira. Horietan jartzen du arreta bere ekintzailetza-bidean, familia gisa hartu behar izan dituzten erabakietan, mugitzen gaituzten balioetan… Baina, batez ere, sentimenduen eta gogoeten deskarga bat da, askotan zuzeneko abesti bihurtzen duena.

Urteak daramatzagu gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako terapiak ikertzeko nazioarteko proiektuak finantzatzen.
Gainera, gure jarduera eta ekitaldi guztietan zeharkako sentsibilizazioarekin batera, sentsibilizazio-jarduera espezifikoak garatzen ditugu, hala nola WOP Mendi Film Saria.

Orain arte finantzatutako erakunde batzuk
Nazioarteko hainbat jaialditan parte hartu duten hiru dokumental ere ekoitzi ditugu. Bizitzaren, hauskortasunaren, pasioaren, taldearen balioaren eta gainditzearen inguruko historia eta hausnarketa handiak:

KIROLA

2018an, 400 metroko errelebo-maratoiko munduko errekorrak hautsi genituen Bilboko Kale Nagusian. Keitany eta Kipchoge markak gainditu genituen, 2 ordu, minutu 1 eta 27 segundoko denbora harrigarriarekin.
Hau izan zen WOP Challenge-ren jatorria, txandakako kirol abentura, taldeka, Bizkaia inguruan ibilbide ikusgarriarekin, eta parte hartzeko hiru modalitaterekin. Hitzordua urtez urte egiten da, edizio bakoitzean izena eman dutenen kopurua handituz. Gure lurraldean erreferentziazko probatzat hartzen da, eta parte-hartzaileek 'La WOP' ezizenez ezagutzen dute.

2010etik 2017ra, zortzi tontor konkistatu genituen pixkanaka, mila metrotik milara. Iñurrategi, Vallejo eta Zabalzarekin egindako talde proiektu honek alpinismoa bizi eskola bezala ulertzen du, non konpromisoak, irmotasunak, esfortzuak, laguntasunak, gainditzeak eta emozioak adierazpen gorena duten.

2016 eta 2017 artean nabigazio ozeanikoaren erronkarik handienean parte hartu genuen Didac Costa eta bere 'One Planet, One Ocean' -ekin batera.

PRODUKTUAK
Ehungintzako produktuen eta osagarrien linea bat dugu. Kalitatea eta diseinu esklusiboak, emozioz beteak, zientzia eta osasuna batzen dituztenak.
STANDS
& ALDI BATERAKO DENDAK
Urtean zehar, zuen eskura jartzen ditugu standak eta aldi baterako dendak kalean bertan, Bilboko erdigunean.