Zer da Estropatada?

Estropatada WOP-ek antolatutako ekitaldia da, 2013 urtean Bilbon hasi zena. Urtero Itsasadarrean ospatzen den WOPato geolokalizatuen lasterketa originala, streaming-eko telebista programa baten bidez jarrai daitekena.

Lasterketa paregabe hau, familia giroko festa harrigarria da ere (jolasak, gastronomia, zuzeneko musika …), Iruñean ere ospatu da eta eboluzionatzen joan da. 2021az geroztik, lasterketako wopatoak landare-jatorriko materialez egindako bioahateak dira.

Historia pixka bat…

2013 – 2018 urteak

Gomazko WOPato hiru modelo ezberdin egiten dira

2019 – 2020 urteak

Ohiko ahatetxoen ordez elementu jasangarri bat sartzen dugu lasterketko protagonista bezalaa: pinaburuak

2021 urtea – Gaur arte

I+Gko urteen ondoren, landare-jatorriko materialekin egindako munduko lehen bioahateak argia ikusten dute

2022 urtea

Lehen WOPato birtualak iritsi dira EstropatadAPP aplikazio mugikorrera

2022urtean, ekitaldiak hamargarren edizioa ospatu du Bilbon, eta mundu birtualera heldu da EstropatadAPP aplikazio berriaren eskutik.

WOPek bere APP propioa garatu du, itsas korronteek denbora errealean bultzatuta ozeanoetan igeri egingo duten wopatoen online lehiaketa berria. Milia gehien egiten dutenentzat sariak egongo dira!

2022ko abenduaren 13an hasiko da EstropatadAPP: ekitaldi birtuala, bakarra munduan. Deskargatu app-a, parte hartu zure tiketa erosiz eta prestatu zaitez Planetaren inguruko abentura sinestezin honetarako.

WOP antolatutako ekitaldi eta jarduera guztiak bezala, onura gaixotasun neurodegeneratiboen borrokara bideratzen da.

Antolatzen du