WOP Challenge-a WOP Sports ekintzan kokatuta dago, The Walk On Project Fundazioak (WOP) antolatuta.

Gainditzea, ausardia, ahalegina, konpromisoa, talde-lana, itxaropena… Esanahiaz beteta dauden hitzak dira hauek, garrantzitsuak kirolean baina baita WOP-entzat ere. Haiei gogor heltzen diegu egunero gure bidea hasi zenetik, 2008ko udan 6 urteko Jontxuk mendian behaztopa egin zuenean. Urte bereko urriaren 13an Mikeli eta Mentxuri, gurasoei, egin zieten diagnostikoaren iragarpena izan zen hori. Neuroendekapenezko gaixotasun larria zeukan Jonek, heriotza eragin ziezaiokeena. Baina ez. Jon bizirik dago, eta harrezkero etengabeko borrokan dabil. Eguneroko erronka.

Eta horrela The Walk On Project Fundazioa (WOP) eratu zen. Errealitate hau zabaltzeko eta gaixotasun hauen aurkako terapia sendagarrien ikerkuntza bultzatzeko sortu genuen, eta ahaleginetan borrokatzen dugu.

Aurreko erronkak

Azken urte hauetan, 8.000 bat igo dugu 8 urratsetan, munduari bira eman diogu bakarkako estropadan, eta errelebo-maratoiaren munduko errekora hautsi dugu.