Errelebo-abentura zoragarria Bizkaian barrena

Talde guztiek egin behar duten 19 etapatako errelebo-proba liluragarria, Bizkaian zehar ibiliz.

Data: 2019ko ekainaren 14tik, ostirala, arratsaldeko 5etatik, 2019ko ekainaren 15era arte, larunbata, arratsaldeko 5etara arte.

Parte-hartzaile kopurua taldeko: 2 eta 10 pertsona bitartean, eta bi generoetako kideak egon behar dira* (gutxienez, gizon bat eta emakume bat talde bakoitzean) (1*)

Izena ematea: 200 € taldeko (2*)

(1*) Parte-hartzaile guztiak adin nagusikoak izan behar dira. (2*) Federazio-lizentziarik ez duten parte-hartzaileek egun baterako derrigorrezko istripu-asegurua izan beharko dute. Hori kontratatzeak inskripzioaren salneurria 3 € garestiagoa izatea eragingo du, berdin da noiz ematen duzun izena.

Eta gainera… taldeko helburua.

Neuroendekapenezko gaixotasunen aurka borrokatzeko minutuak sortu.

WOP Fundazioak, proba antolatzen duen erakundeak, honako helburu hauek ditu: neuroendekapenezko gaixotasunen aurkako terapien ikerkuntza sustatu, eta gaixotasun horiek dituzten pertsonen errealitatea zabaldu eta horri buruz sentsibilizatu.
WOP Challenge-ak aurreko helburuak lortu nahi ditu. Horregatik, erronka hau ezarri die taldeei, gaixotasun horien aurka ikerketak egiteko eta borrokatzeko minutuak lortu, hain zuzen ere.

Horretarako, talde bakoitzak minutu horiek eskaini ahal izango ditu Estropatada Bilbao 2019-ko txartelak salduz (Bilboko Itsasadarrean egiten den ahate-lasterketa da, WOP Fundazioak antolatuta). Talde bakoitzak saltzen duen Estropatada-txartel bakoitzeko, gaixotasun hauen aurkako borrokarako 10 minutu gehituko dira. Guztizko minutu-kopurua web orrialde honetan argitaratuz joango da denbora errealean, eta jakinaraziko da proba amaitzean.

Talde batek 5 txartel saltzen dituen bakoitzean, probaren amaierako markara minutu bateko denbora-saria emango zaio, amaierako sailkapenari begira.

Xehetasun guztiak hemen aurkituko dituzu: probaren erregelamendua.