Helburu Soziala

WOP Challenge Bilbao-Bizkaia 2023 0. Etapan hasten da

Kirol-abentura honek HELBURU SOZIAL bat ere badu: gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako borroka minutuak sortzea

Horrela, dortsalak jaso eta lasterketan parte hartzeko, izena emateaz gain…

TALDEOK 0. ETAPA BETE BEHARKO DUZUE

Etapa honetan, gaixotasun neurodegeneratiboei aurre egiteko gutxienez 1.000 borroka minutu sortuko dira, Estropatadaren 100 tiket (gutxienez) salduz

Estropatada The Walk On Project-ek ere antolatutako ekitaldia da, WOP Challenge-eko helmugarekin lekuan eta datan bat datorrena

Taldeek tiketak jasotzen dituzue izena eman ondoren bidaltzen den Welcome Packean

Tiketak saltzeko epea dortsalak ematen diren egunera arte izango da, lasterketaren aurreko astean, 2023ko irailean)
ZER DA ESTROPATADA?

Erakundeak zientzia-minutu gehien sortu duen taldea sarituko du. Urriaren 1ean, abentura handia amaituko den egunean, talde horrek aintzatespen publikoa, 2024ko ediziorako doako izen-ematea eta talde osoarentzako opari sorpresa jasoko ditu.

Aintzatespen horretarako, saldutako Estropatadaren tiket kopuru guztia eta beste ekintza batzuekin sortutako zientzia-minutuak hartuko dira kontuan (erosketak gure online dendan, WOP-en lagunak (AmiWOP)  edo taldeek sortutako WOP enpresa lagunak (AmiWOP Empresak).

Prest abenturarako eta amets hau zientzia batuz bultzatzeko?

WOP-EK EGITEN DUEN GIZARTE-LANAZ GEHIAGO JAKIN