WOP Challenge Bilbao-Bizkaia 2022 taldeak

WOP Challenge erronka kolektibo bat dauka: WOP Fundazioaren bidez osasun-arloko ikerketa sustatzea.

Hainbat aukeraren bidez, gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako BORROKA ORDUAK sor ditzakezue, eta, aldi berean, proba egunean zuen marka hobetzeko BONIFIKAZIO denbora lortu.

TALDEENTZAKO ERRONKA KOLEKTIBOARI BURUZKO INFORMAZIOA

Parte-hartzaileen betebeharrak

• Parte-hartzaileek beraiekin eraman behar dute erakundeari izen-ematean adierazitako telefono mugikorra.
• Parte-hartzaile guztiek txaleko islatzailea eraman behar dute, gauez eta errepidez igarotzen diren etapetan.

• Gaueko etapetan, gainera, nahitaezkoa da parte-hartzaile guztiek frontala eramatea.
• Zirkulazio eta trafiko arauak bete behar dituzte.
• Ingurumena zorrotz errespetatu beharko dute, ontziak, hondakinak eta bilgarriak botatzeko edukiontziak erabiliz, ibilbidean zehar eta inguruetan ezer bota gabe.
• Antolakundeari taldean gertatzen den edozein aldaketaren berri ematea.

Talde taulan ezker-eskuin joan zaitez informazio guztia ikusteko