1. artikuloa. Antolatzailea

  • Wop Challenge Bilbo nazioarteko lasterketa herrikoi bat da, taldezka, eta ez da lehiakorra, Bilbon irteera eta hemulgarekin.
  • THE WALK ON PROJECT FUNDAZIOA da lasterketaren antolatzailea, eta, beraz, hark bereganatuko ditu sustatzailearen profilari dagozkion legezko erantzukizun guztiak.

2. artikuloa. Ibilbidea

  • Bilbon hasi eta amaitzen duen ibilbide zirkularra da, Bizkaiko lurraldearen leku adierazgarriak zeharkatuz. Ibilbidearen distantzia totala 226 km-koa da, gutxi gorabehera.
  • Ibilbidea 19 etapatan banatuta dago, eta bakoitzaren batezbesteko distantzia 12 km-koa da.
  • Ibilbidearen mapa eta etapa bakoitzeko xehetasunak hemen kontsulta ditzakezu: www.wopchallenge.com

3. artikuloa. Inscripciones

        Taldeen izen-emateak

  • Talde bakoitza gehienez 12 pertsonek osatuko dute.
  • Taldeak mistoak izan beharko dira (gutxienez, gizon bat eta emakume bat talde bakoitzean).
  • Probak gehienez 250 talde izango ditu. Zenbatekoa handitzeko edo ez handitzeko eskubidea erakundearena bakarrik izango da.
  • Taldeek izena emateko plataforma 2019ko azaroaren 28tik 2020ko maiatzaren 31ra arte operatiboa egongo da.
  • Izen-emate guztiak honako web orrialde honen bidez egingo dira: www.wopchallenge.com
  • Taldeen izen-emateen salneurriak honako hauek izango dira:
    • 200€ (2019ko abenduaren 31ra arte)
    • 230€ (2020ko urtarrilaren 1etik 2020ko martxoaren 31ra arte)
    • 260€ (2020ko apirilaren 1etik 2020ko maiatzaren 31ra arte)
  • Izen-ematea taldearen koordinatzaileak egingo du. Horretarako, taldekide guztien datuak eta baimen-inprimakiak eman beharko ditu.

        Talderik gabekko runner-en izen-emateak

  • Erakundeak erronkan parte hartu nahi duten baina taldea osatu ez duten talderik gabeko runner-ei izena emateko aukera eskainiko die.
  • Banakako runner-ek izena emateko plataforma 2019ko azaroaren 28tik 2020ko maiatzaren 17ra arte operatiboa egongo da.
  • Izen-emate guztiak honako web orrialde honen bidez egingo dira: www.wopchallenge.com
  • Talderik gabeko runner-en izen-emateen salneurriak honako hauek izango dira:
    • 24€ (2020ko martxoaren 31ra arte)
    • 28€ (2020ko apirilaren 1etik 2020ko maiatzaren 17ra arte)
  • Erakundeak ezin du ziurtatu talderik gabeko runner guztiek parte hartuko duten, baina saiatuko da runner gehienezko kopurura iritsi ez diren taldeetan sartzen, tokiren bat eskaintzen badute.
  • Talderik gabeko runner-ak taldeetan sartuko dira izen-ematearen ordenaren arabera.
  • Ekitaldia ospatu baino 10 egun lehenago erakundeak oraindik ez badu runner-a talde batean sartu, erakundeak talderik gabeko runner-ari egoera jakinarazi eta izen-ematearen zenbatekoa itzuliko dio.

        Taldeen eta talderik gabeko runner-en izen-emateei dagozkien baldintzak

  • Korrikalariek erakundeak izena emateko prozesuan eskaintzen duen egun baterako asegurua eskuratu beharko dute, eta aparteko 3 € ordaindu beharko dituzte. Zenbatekoa izen-ematearen salneurriaren gehigarria izango da.
  • Izena ematean, lasterkariek erregelamenduaren artikulu guztiak onartzen dituztela ulertuko da.
  • Izena-emateak honako eskubide hauek dakartza: proban parte hartu, dortsal bat jaso, kronometraje- eta geoposizionatze-txipa lekuko gisa (talde bakoitzak bana), WOP Challenge Bilbao-ko 2. edizioaren elastiko ofiziala proba amaitzen dutenentzat, eta erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen erabilera.
  • Logistika eta produkzioa direla eta, erakundeak ezin du bermatu neurri guztietako elastikoak izango dituenik maiatzaren 10etik aurrera egindako inskripzioetarako.
  • Parte-hartzaile guztiak 18 urtetik gorakoak izan behar dira.
  • Lasterkari guztiek bere arduraz parte hartzen dute proban, eta hori amaitzeko sasoian daudela ziurtatzen dute.

4. artikuloa. Ikerkuntza-minutuak DENBORA-SARIAK

  • WOP Fundazioak, proba antolatzen duen erakundeak, honako helburu hauek ditu: neuroendekapenezko gaixotasunen aurkako terapien ikerkuntza sustatu, eta gaixotasun horiek dituzten pertsonen errealitatea zabaldu eta horri buruz sentsibilizatu. Fundazioak burutzen dituen ekintza guztiek aurrekoak dituzte helburu.
  • Aurreko puntuaren arabera, WOP Challenge Bilbo 2019-ak aurreko helburuak lortu nahi ditu. Horregatik, erronka hau ezarri die taldeei, gaixotasun horien aurka ikerketak egiteko eta borrokatzeko minutuak lortu, hain zuzen ere. Horretarako, talde bakoitzak minutu horiek eskaini ahal izango ditu Estropatada 2019-ko txartelak salduz (Bilboko Itsasadarrean egiten den ahate-lasterketa da, WOP Fundazioak antolatuta).
  • Saltzen den Estropatada-txartel bakoitzeko, gaixotasun hauen aurkako borrokarako 10 minutu gehituko dira. Guztizko minutu-kopurua probaren web orrialdean argitaratuz joango da denbora errealean, eta jakinaraziko da proba amaitzean.
  • ABENTURAKO DENBORA-SARIAK, TALDE BAKOITZEKO Talde batek 5 txartel saltzen dituen bakoitzean, probaren amaierako markara minutu bateko denbora-saria emango zaio, amaierako sailkapenari begira.

5. artikuloa. Baliogabetzeak, ezeztatzeak eta itzultzeak

  • Erakundeak ez du erantzukizunik hartuko ibilaldia ezin bada ospatu edozein faktoreren ondorioz, ohiz kanpoko egoera klimatologikoa edo ezinbesteko gertaerak, besteak beste.
  • Izena eman ondoren talde batek ez badu proban parte hartzen, dortsalak ezin izango zaizkie talde berri bat osatzen duten pertsonei eman, erakundeari aldez aurretik ez bazaio kontsultatu.
  • Dortsalak pertsonalak izango dira, eta talde bakoitzeko parte-hartzaile bakoitzak bere izena daraman bat izango du; beraz, besterenezinak dira.
  • Taldeko koordinatzaileak aldaketak egin ahal izango ditu talde bakoitzeko parte-hartzaileetan, reto@wopmail.org helbide elektronikoaren bidez, probaren eguna baino 5 egun lehenago arte, betiere aldaketa horiek taldeen antolakuntzarako arauak betetzen badituzte (erregelamendu honen 3. artikuluan zehazten dira). Behin betiko aldaketa horiek, ordea, arauak hausten badituzte, aldaketen eraginez taldea bajan emango da.
  • Probako baja hori ospatu baino gehienez 20 egun lehenago jakinarazten bada, izen-ematearen % 50a itzuliko da. Itzultzea ordainketa egin zen kreditu-/zordunketa-txartelean sartuko da.
  • Probaren aurreko azken 20 egunetan zehar ez da izen-ematearen zenbatekoa itzuliko inolako egoerarengatik, lesioak, istripuak, bidaiak, lan-txanden aldaketak, eta abar barne.

6. artikuloa. Dortsalak jasotzea eta errelebo txipa

Erakundeak laster jakinaraziko ditu dortsalak eskuratzeko lekua eta ordutegia.

  • Horretarako, izena eman izanaren frogagiria eta NAN edo pasaportea aurkeztu beharko dute taldeko kide guztiak, eta federatuta egonez gero, baita lizentzia ere.
  • Dortsalak ez dira beste leku batean edo gune eta ordutegi horietatik kanpo emango.

7. artikuloa. Kronometrajea

  • Kronometrajea egingo da eta, horrela, talde guztiek eta parte-hartzaile guztiek proba osoa eta errelebo bakoitza burutzeko behar izan duten denbora jakingo dute. Desafio pertsonalean jakinaraziko da.
  • Talde bakoitzaren amaierako marka proban egiten duen marka ken lortutako denbora-sarietatik aterako da (erregelamendu honen 4. artikulua begira ezazu).
  • Denborak eraginkortasunez jasotzeko, oso garrantzitsua da dortsaleko txipa modu egokian jarrita izatea, korrikalariaren besoan. Motxila edo poltsiko batean sartuta, okertuta… badago, detektagailuak ez du behar bezala funtzionatuko, eta hura ez irakurri ahal izatea eta denboren erregistroa galtzea gerta liteke.
  • Txipa probarako segurtasun-osagaia ere izango da, lasterka egiten ari diren parte-hartzaile guztiak geolokalizatzen laguntzen baitu. Ondorioz, ezinbestekoa da hori ondo jartzea, jasoko den momentuan emango diren jarraibideak zehatz-mehatz jarraituz.
  • Beste alde batetik, dortsal pertsonala ondo jantzi behar da, eta horretarako jarraibideak jarraitu beharko dira. Horrela, epaileek errelebo bakoitza egiaztatu ahal izango dute kontrol-guneetan, eta argazkilariek erraz identifikatuko dituzte ibilbidean zehar.
  • Txipak erakundeari bueltatuko zaizkio ibilbidea amaitu ondoren.
  • Dortsalak behin erabiltzeko dira; beraz, ez zaizkio erakundeari itzuliko.

8. artikuloa. Ordu-kontrolak eta bide-itxierak

  • Erakundeak denbora-mozketa bat ezarriko du kontrol-gune batean; talderen bat gune horretara denbora-mozketa baino geroago iristen bada, kontrol-gunearen ondorengoko etapetan beste ibilbide bat jarraitu beharko du, ohikoa baino motzagoa. Kontrol-gunea, denbora-mozketa, eta ibilbide alternatiboa zeintzuk diren ekitaldiaren webgunean argitaratuko dira.
  • Halaber, erakundeak igarotzeko gehienezko denbora-tarte bat ezarriko du kontrol-gune zehatz batean. Talde bat ez bada kontrol-gunetik garaiz igarotzen eta proba amaitu nahi badu, bere erantzukizun eta arrisku osoarekin egingo du, eta antolatzailea gai honi buruzko erreklamazioetatik salbuetsiko du. Gehienezko denbora-tartearen kontrol-gunea eta gehienezko denbora-mozketa ekitaldiaren webgunean argitaratuko dira.

9. artikuloa. Erreleboen funtzionamendua

  • WOP Challenge Bilbao talde-proba bat da, erreleboka.
  • Erreleboak bakarrik errelebo-puntu ofizialetan egin daitezke; hemen zehazten dira, hain zuzen ere: www.wopchallenge.com.
  • Errelebo-puntu ofizial bakoitzean probaren postu ofizial bat egongo da, erakundearen kideekin eta epaileekin.
  • Txandakatu behar den elementua kronometraje- eta geoposizionatze-txipa da, taldekide bakoitzak eraman beharko duena etapa egiten ari den bitartean.
  • Taldekide guztiek egin beharko dute, gutxienez, errelebo oso bat. Taldekide batek erreleborik egiten ez badu, taldetik baja emango zaio. Baja horren ondorioz taldeak mistoa izateri uzten badio, taldea “sailkatu gabe” agertuko da amaierako sailkapenetan.
  • Taldekide batek elkarren segidako edo txandakako erreleboak egin ditzake, baina talde bakoitzeko kide guztiek gutxienez errelebo oso bat egin beharko dute.
  • Taldeko arduradunak erakundeari jakinarazi beharko dio, reto@wopmail.org helbide elektronikoaren bidez eta gehienez ekitaldia hasi baino 5 egun lehenago, zein errelebo egingo dituen taldekide bakoitzak.
  • Lasterketan zehar, errelebo bakoitza egingo duten pertsonen aldaketak beti lasterketaren agintaritzari ofizialki jakinarazi ondoren egingo dira. Aldaketa horien ondorioz taldekide batek erreleborik ez egitea ezinezkoa da. Lasterketan zehar erabil daitezkeen komunikabideak talde bakoitzeko arduradunei jakinaraziko zaizkie proba hasi baino lehen.
  • Lasterketan txipa eramaten duen taldekideak, bere etapan zehar, lesio bat edo osasun-arazoren bat izaten badu, talde bereko kide batek ordezkatu ahal izango du, probako agintaritzari jakinarazi eta gero. Kasu honek bakarrik saihestuko du taldetik baja hartu beharra, eta amaierako sailkapenerako taldea mistoa izateko derrigortasuna urratzen ez duena.

10. artikuloa. Anoa-postuak

  • Errelebo-puntu ofizial guztietan hornidura-gune bat egongo da lasterkari guztientzat, berdin da haien helmuga den edo bakarrik bertatik igaroko diren.
  • Korrikalariek nahitaez gelditu beharko dute horretarako prestatutako lekuetan, anoa-postuetako zerbitzuak erabili nahi badituzte.
  • Jana eta edana jasotzeko, korrikalariek dortsalarekin identifikatuta egon beharko dute.

11. artikuloa. Korrikalariarentzako zerbitzuak

  • Hornidura-guneak aurreko puntuan zehazten dira.
  • Lasterketa Bilbon amaitzean, helmugaren ondoan azken anoa-postu bat egongo da.
  • Proba amaitzen duten taldeetako kide guztiek “finisher” elastikoa jasoko dute.
  • Errelebulari bakoitzaren posizionamendua kontrolatuko da.
  • Etengabeko arreta eskainiko da lasterketaren agintaritzan.
  • Erakundeak Bilboko Turismo-bulegoak iradokitzen dituen ostatuak gomendatuko ditu.

12. artikuloa. Aseguruak

  • Antolakuntzak erantzukizun zibileko aseguru-poliza bat kontratatuko du, indarrean den legeriak adierazitakoaren arabera. Gainera, parte-hartzaile guztiek istripuetarako aseguru-poliza bat izango dute.
  • Partaideek beren ardurapean eta arriskupean parte hartuko dute ekitaldian. Izena emateko momentuan, parte-hartzaileak osasun-egoera ezin hobean dagoela adierazi beharko du lasterketan parte hartu ahal izateko.
  • Antolakuntza ez da parte-hartzaileek lasterketan zehar eragin ditzaketen, eta beraiei nahiz beste batzuei eragin diezazkieketen kalteen erantzule izango.

13. artikuloa. Segurtasuna

  • Bide publikoko segurtasuna udalerri bakoitzean eskumena duten udaltzainen eta antolakuntzaren beraren erantzukizuna izango da.
  • Osasun-zerbitzuek edozein parte-hartzaile erretiratu ahal izango dute arrazoi medikoak direla eta.
  • Antolakuntzari ez dagozkion ibilgailu motordunak edo bizikletak guztiz debekatuta egongo dira.
  • Lasterketan, antolakuntzaren ibilgailuak eta langileak egongo dira, baita ertzainak, udaltzainak eta DYAko langileak ere.
  • Gainera, antolakuntzak norabidea zehazteko kartelak, bide-seinaleak, geziak eta behar bezala identifikatutako boluntarioak kokatuko ditu egokitzat jotzen duen eta posible den lekuetan. Boluntario horiek informazioa emateko baino ez daudela ulertu behar da, eta beraz, horienak ez dira derrigorrezko baldintzak izango.
  • WOP Challenge Bilbo-ko partaide guztiek laguntza medikoa izango dute, federazioaren lizentzia nahiz eguneko asegurua izateagatik. Federatu gabeko erabiltzaileen kasuan, laguntza medikoaren polizak istripuen estaldura bermatuko du.
  • Antolakuntzako laguntzaileek bide-segurtasunean, araudi honetan eta Bide Segurtasunari buruzko Legean eragin dezaketen erabakiak hartu ahal izango dituzte, baita indarrean den Zirkulazio Araudi Orokorraren II. eranskinean eragin dezaketenak ere.
  • Tropela hainbat ibilgailuk zainduko dute, eta horiek parte-hartzaileek korri egiten duten lekuetan zehar sakabanatuta egongo dira.

14. artikuloa. Datuen babesa

  • WOP Challenge Bilbon izena ematean, parte-hartzaileek beren datu pertsonalak automatikoki erabiltzeko baimena ematen diote THE WALK ON PROJECT FUNDAZIOARI, hark, zuzenean nahiz beste erakunde batzuen bitartez, beren datuak kirol-, sustapen- edo merkataritza-helburuetarako erabil ditzan.
  • Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotzen denarekin bat etorriz, parte-hartzaileek fitxategi horiek eskuratzeko eskubidea izango dute, horien eduki osoa edo zati bat zuzendu edo ezeztatzeko. Horretarako, idatzizko eskaera bat bidali beharko dute honako helbide honetara: THE WALK ON PROJECT FUNDAZIOA Lehendakari Aguirre etorbidea 151, Lonja-Bajo, 48015 Bilbo.
  • Era berean, WOP Challenge Bilbo mundu osoarentzat dituen kirol-, sustapen-, banaketa- eta ustiapen-interesak kontuan hartuta (probako argazkiak ateratzeko, sailkapen-zerrendak argitaratzeko eta abarretarako), edozein gailuren bitartez (Internet, publizitatea eta abar) eta inolako denbora-mugarik gabe, izena eman duten pertsonek beren izen-abizenak, sailkapen orokorreko eta parte-hartzailearen beraren kokalekua, kategoria, egindako kirol-marka eta irudia erabiltzeko berariazko eskubidea ematen diote antolakuntzari.

15. artikuloa. Araudia onartzea

  • Parte-hartzaileek araudi honetako artikulu guztiak onartzen dituzte, eta irteera-unea baino lehen ez irtetea eta helmuga zeharkatu aurretik distantzia osoa egitea hitzematen dute.

16. artikuloa. Parte-hartzaileen betebeharrak

  • Parte-hartzaileek erregelamendu honen puntu guztiak onartzen dituzte.
  • Lasterkariek probaren dortsala ikusgai eramango dute denbora guztian, ondo identifikatu ahal izateko.
  • Parte-hartzaileek derrigorrezko ekipamendu orokorra, eta egingo duten etapetarako berariazkoa eraman beharko dituzte. Derrigorrezko ekipamenduak zeintzuk diren hemen kontsulta ditzakezu: www.wopchallenge.com
  • Parte-hartzaileek begirunea izan beharko dute ingurumenarekin: ontziak, hondakinak eta bilgarriak botatzeko edukiontziak erabili, eta ibilbidean zehar eta inguruetan ezer ez bota.
  • Kide bakoitza errelebo-puntuetara iristeko logistikari dagokionez, taldeak autonomoak izango dira. Taldeetako ibilgailuek indarrean dauden trafiko-arauak jarraitu beharko dituzte.
  • Erregelamendu honetan biltzen diren beste betebeharren kalterik gabe, parte-hartzaileek erregelamendu honen 8. artikuluan zehazten direnak bete beharko dituzte
  • Kontrolgune guztietatik pasatu beharko da, irteera eta helmuga barne.
  • Proba honetan ezin izango dute parte hartu haien edo beste parte-hartzaileen segurtasuna arriskuan jartzen duen gaixotasunen bat daukaten pertsonek.

17. artikuloa. Taldeen arduradunen betebeharrak

  • Taldekide guztiek, haien inskripzioen bidez, probako erregelamendua betetzera behartuta egon arren, taldeetako arduradunek taldekide guztiek modu eraginkorrean betetzen dutela ziurtatu beharko dute.
  • Taldeko arduraduna erakundearekin antolaketa kontuei buruz hitz egiteko baliozkoa den solaskide bakarra izango da, ezinezkoa bada izan ezik (adibidez, erreleboen antolaketan dauden aldaketak edo taldekideen bajak edo altak jakinarazteko, zalantzak galdetzeko, eta abar). Solasaldi honek ez dauka eragina segurtasun-, osasun- edo bestelako zentzuzko jakinarazpenetan. Lasterketan zehar, egoera horietan dagoen edozein taldekide lasterketaren agintaritzarekin harremanetan jarri ahal izango da.
  • Taldeko arduradunak ordezko bat izendatu beharko du, badaezpada, larrialdiren bat gertatzen zaion kasuan.

18. artikuloa. Antolatzailearen eskubideak

  • Antolakuntzak ez du erantzukizunik izango parte-hartzaileren batek istripu bat jasan edo eragiten badu, edo WOP Challenge bilbo zehar zorren bat egiten badu.
  • Antolatzaileek anoa-puntuen kokalekuarekin, ibilbidearekin eta abarrekin lotutako alderdiak aldatzeko eskubidea izango dute, betiere aldaketa horiek justifikatzen dituzten arrazoiak badaude. Hainbat euskarri erabiliko dira partaideei jakinarazpenak egiteko.
  • WOP Challenge Bilbon gorabeheraren bat gertatuz gero, antolakuntzak bertan behera utzi ahal izango du proba.
  • Ezinbestean (arrazoi meteorologikoak edo beste batzuk direla eta), WOP Challenge Bilbo, zehaztutako egunean egin ahal izango ez balitz, antolakuntzak ez du ordaindutako dirua itzuliko. Dena den, Welcome Pack bat emango die bertaratutako korrikalariei, eta gainera, horiek % 50eko deskontua izango dute hurrengo edizioan.
  • Legeak hala aginduz gero, antolakuntzak araudi hau aldatzeko (artikuluak kentzeko, gehitzeko edo aldatzeko) eskubidea izango du.
  • Antolakuntzak norbaiti probako partaidetza ukatzeko eskubidea izango du.
  • Antolakuntzak izena eman dutenen zerrenda helaraziko die trafiko-agintaritzei, horiek martxa behar bezala kontrolatu dezaten. Ertzaintzak eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak agintarien aginduei kasu egiten ez dieten partaideen zerrenda beltza egin ahal izango du.
  • Parte-hartzaileak bere partaidetza osorik nahiz partzialki grabatzeko baimena ematen die WOP Challenge Bilbo-ko antolatzaileei, baita bere irudia martxaren irudia sustatu eta euskarri guztietan hedatzeko ere (irratia, prentsa, bideoa, argazkia, DVDa, Internet, kartelak, komunikabideak eta abar), eta merkataritza- eta publizitate-ustiapenaren inguruko eskubide guztiak lagatzen ditu, inolako diru-ordainik jasotzeko eskubiderik gabe.
  • Parte-hartzaileak bere datuak lagatzeko aukera onartzen du, baina antolatzailearen barne-kudeaketa eta -administrazioa behar bezala gauzatzeko jardueretarako bakarrik. Era berean, antolatzaileak WOP Challenge Bilbo buruzko albisteak, kudeaketak eta zerbitzuak helaraztea onartzen du parte-hartzaileak. Partaideak edozein unetan alda dezake datuak aurreko paragrafoan adierazitako moduan laga edo tratatzeko eman duen baimena, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 6. eta 11. artikuluetan xedatutakoari jarraiki.
  • Izena emateagatik bakarrik, WOP Challenge Bilbo-ko parte-hartzaileek beren datu pertsonalak automatikoki erabiltzeko baimena ematen diote THE WALK ON PROJECT FUNDAZIOARI, horiek, zuzenean edo beste erakunde batzuen bitartez, beren datuak kirol-, sustapen- edo merkataritza-helburuetarako erabil ditzaten. Izaera pertsonaleko datuak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan jasotzen denarekin bat etorriz, parte-hartzaileek fitxategi horiek eskuratzeko eskubidea izango dute, horien eduki osoa edo zati bat zuzendu edo ezeztatzeko. Horretarako, eskaera idatzi bat egin beharko dute honako helbide honetara: THE WALK ON PROJECT FUNDAZIOA Lehendakari Aguirre etorbidea 151, Lonja-Bajo, 48015 Bilbo.